Garapen iraunkorrerantza
Politica europea en materia de residuos
II Plan Integral de Gestión de residuos Urbanos en Bizkaia
Políticas y acciones municipales en materia de prevención. Mancomunidad de Uribe Kosta.
Garapen iraunkorrerantza III
Hondakinen kudeaketari eta gizarteratze eta laneratzeari buruzko nazionarteko konferentzia
Gestión de los residuos y el trabajo con colectivos de inserción socio-laboral en Europa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Garbiker eta Berziklaturekin lankidetzan, jardunaldi batzuk antolatu ditu, gaur eta bihar. Lehenengo eguneko jardunaldia Leioako Mendibile jauregian egin da, eta 70 lagunek hartu dute parte. Bihar, berriz, bisita gidatua egingo dute Berziklatuk Ortuellako Orconera auzoan hondakin handien tratamendurako daukan plantara.
Jardunaldiaren xede nagusia da, batetik, ingurumen arloko eta hondakinen kudeaketarako politika berriak garatzeari buruzko informazioaren trukea erraztea, eta, bestetik, Europa osoan garapen iraunkorra lortzeko laguntzen duten jardunbide egokien eta tekniken inguruko ekimenak eta esperientziak erakustea.
Bizkaian sortzen den zaborraren % 70i aprobetxamendu material edo energetikoa ematen zaio. Gainerako % 30a bakarrik uzten da zabortegi kontrolatuetan, eta herritarrek ere ahalegina egiten dute hiri-hondakinak gutxiago sortzeko; horrek guztiak berretsi egiten du hiri-hondakinen sorrera gutxitzeko joera.
Bizkaiak soberan betetzen ditu 1999/31/EE Zuzentarauak, hondakin isurketari buruzkoak, 2009rako ezarri dituen helburuak: zabortegietan utzitako gai biodegradagarrien kopurua % 50 gutxitzea exijitzen du 1995ekoarekin alderatuta. 2007an, % 39era arte gutxitu da kopuru hori, eta, horrela, Europan 2016. urterako dagoen helburura hurbildu gara.
Hortaz, programa lau saiotan antolatu da eta horiekin guztiekin lortu nahi da politika prebentiboak indartzea; saioak, hain zuzen ere, honako hauek dira: Prebentzio politikak: hondakinen arloko estrategia Bizkaian eta Europar Batasunean, Hondakinen kudeaketa gizarte-ikuspegiarekin egiterakoan izandako esperientziak, Pertsonekin eta pertsonen alde egindako lana eta Tresna ekonomikoak, hondakinen sorreraren ondorio ekonomikoak.
Orobat, Berziklatuk, Aldundiak hondakin handien tratamendurako Ortuellako Orconera auzoan kudeatzen duen enpresa publikoak, antolatu dituen jardunaldiek gaikako zabor-bilketa bultzatu nahi dute hondakinen kudeaketarako eredu berrietan, gaikako zabor-bilketa funtsezko tresnatzat jotzen baita berrerabiltzearen maila handitu eta horrela hondakinen ekoizpena gutxitzeko.
Ressources (Belgika) bezalako nazioarteko erakundeek onartu egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak egin dien gonbita denoi erakuts diezaguten hondakin handien tratamendurako planten kudeaketa osoari eta elektrotresnak berrerabiltzeari buruz dakitena. Parte-hartzaileen artean, honako hauek ere nabarmendu behar dira: gizarte eta ingurumen arloetan lan egiten duten erakundeen sareen Europako sarea (Reuse), Reas Euskadi, Enpresaren kudeaketa etikorako zentroa (Illes Balears), EHUko Ingurumen Ekonomiako Unitateko Ekonomia Publikoaren Institutua eta Naider Consultores enpresa.
Jardunaldietako egun bietan hitz egingo dutenen artean Iosu Madariaga, Ingurumen diputatua, Maria Uribe, sail bereko Ingurumen zuzendaria, Anton Goikoetxea, Uribe Kostako Mankomunitateko presidentea, eta Begoña Egiraun, Berziklatuko gerentea, ere egongo dira.
.
.
.
Barrio Orkorena, s/n
48530 ORTUELLA
BIZKAIA
Tel.: 94 664 00 82