Gizarte-zerbitzuak
Bazterketa egoeran dagozan edo baztertuta egon leitekezan persona kontratatuak gizarteratu eta laneratzeko prozesuen kudeaketa.
Honeek dira gizarteratze eta laneratze ibilbidearen helburuak:
-Gaitasun profesionalak eta lanerako jarrerak eta gaitasunak garatzea.
-Gaitasun profesionala hobetzea.
-Lan merkatuan sartzeko mekanismoak ezagutzea.
-Baliabide personalak garatzea: autonomia, erantzukizuna, harremanetarako gaitasunak eta abar.
Gizarteratze eta laneratze prozesuan hiru fase dagoz:
- Herrerako fasea.
Fase honetako helburua da kontratatutako personak lanohiturak hartzea edo berreskuratzea (puntualtasuna, higienea, itxurea zaintzea?). Gizarteratze eta laneratze prozesuan dagoan personearen ezaugarriak kontuan hartzen dira, lan-egituraren barruan postu bat emoterakoan.
Egonkortasun aldi honetan, oinarrizko lan-betebeharren berreskurapena edo onarpena bultzatzen da. Gainera, egonkortasuna sendotzen doan neurrian, prestakuntza prozesuak aztertzeari ekiten jako.
- Trebakuntza fasea.
Bigarren fase honetan trabakuntza prozesua eskaintzen da, eta, lan merkatuaren prospekzinoa eginda, langilearen enpleagarritasuna hobetu gura da, lan merkatuan sartu ahal izateko.
Trebakuntza fasean, Berziklatuk personea babestu leike, hori egokia eta beharrezkoa dala uste badau. Horretarako, haren lan ordutegia malgutu leike, ordutegia trebakuntzaren beharrizanetara egokituz eta trebakuntzarako bekak emonez, lan-jardunaldiaren murrizketak dakarzan diru-sarrera txikiagoei edota kostuei aurre egiteko.
- Enplegua modu aktiboan topetako fasea.
Hirugarren eta azken fasea lana lortzea da. Horretarako, Berziklatuk babesa emoten dau enplegua modu aktiboan topetako: bilaketa-tekniken inguruko trebakuntza, curriculumak egiteko modua, alkarrizketen prestakuntza eta abar.
Barrio Orkorena, s/n
48530 ORTUELLA
BIZKAIA
Tel.: 94 664 00 82